Author: museo

  • Erakusketa-zentroaren bisita birtuala

    Zentroa zabalik dago orain eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Etxeko besaulkitik bertatik arakatu dezakegu orain, bertan agertzen diren edukiei buruz gehiago jakinez eta informazio berrirako sarbidea ere izanez. Nola den hori posible? Oso erraza, webgune honetako bisita birtualaren bidez. Hortik erabilerraz aurkitu ahal izango ditugu horren sekretu bakoitza, edukiekin lotutako bideoetara sartu ahalko…

  • SUKALDEAREN ARIMA

    Ezkaratza, sukaldearen arima. Burdinezko txapa lodi batek babesten du lurzorua. Eta, horren gainean, su-egurra jartzeko suburdinak. Hormari itsasita, burdinazko bigarren plaka forjatu batek zabaltzen du aurrean duen suaren beroa. Aurrealdea zedarrituz, burdinazko barra bat ikusten dugu, muturretan eraztun batzuekin. Kanpaiaren barruko langetari loturik, kanpai azpian ageri den laratz-kakoa dago isekita. Kakotx bat dauka, eta janariak…

  • Luzaideko Erakusketa Zentroaren webgune berria

    Luzaideko Udalak, sustatzen duen web berri honekin gauzatzen da “ORREAGAKO GATAZKA: 778 LUZAIDE ERAKUSKETA ZENTRORAKO BISITA BIRTUALA EGITASMOA”, Helmugetan Turismo Jasangarritasunerako Ezohiko Programa 2021-2023 planaren barruan zena eta Cederna Garalur Elkarteari “Pirineo” helmugako Turismo Jasangarritasunerako Plana egikaritzeko emandako diru-laguntza zuena, Europar Batasunaren Next Generation EU berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren barruan. Luzaideren ondare historiko eta etnografikoari…

  • |

    HISTORIAZ BETERIKO TRESNAK

    Erakusketa honetako tresnak Luzaiden erabili ziren denbora luzez. Azken urteetan etxe eta ganerretan egon dira altxatuak erabili gabe. Orain Luzaideko jendeak erakusketa honetarako utzi dituzte. Hori dela eta, Luzaideko herriak bere auzoei eskerrak eman nahi dizkie tresna etnografikoak eskaintzeagatik eta horiei buruzko informazioa emateagatik. Sukaldeko lanak emakumeen kontua izan ziren denbora luzez. Horregatik, diorama honek…

  • |

    Luzaideko estanpak

    Sukaldean ikusten ditugun beira eta koadroetan Luzaideko bizitza eta inguruetako berezitasunak erakusten dituzten hainbat objektu eta estanpa aurkituko ditugu. Herri osoarentzat kuttunak diren edo izan diren tokiak eta ohiturak erakutsi nahi dira horien bidez. Luzaidek 460 biztanleko populazioa du eta 4.470 hektareako azalera du. 8 auzo nagusi edo herrigune ditu: Aitzurre, Azoleta, Bixkar, Elizaldea, Gaindola,…

  • |

    “GASNA”, GAZTA.

    Gaztaren prestaketarekin lotutako hainbat tresna ageri ditugu sukaldean. Gaur egun, zaila egiten zaigu irudikatzea orain dela ez urte asko gazta etxeko sukaldean egiten zela. 1969an, José María Satrusteguik zehatz-mehatz jaso zuen Luzaiden tradizioz nola egiten zen Nafarroako Etnologia eta Etnografia Koadernoak aldizkarian argitaratutako bere El Grupo doméstico de Luzaide/Valcarlos [Luzaideko talde domestikoa] izeneko lanean. Horko…

  • |

    “PEKOTXETAKO ARTO XURIA” ARTOA

    Arto-aleketa lan oso garrantzitsua zen, horrekin egiten zirelako taloak eta arto-ogia. Ohituraz, arto zuriaren barietatea ereiten zen baserri guztietan. Horregatik dugu sukaldean aulki bat aurrean artoz betetako otarra batekin, aletzeko prest. Erakusketan ikus dezakegun arto-barietateak historia luzea du: Lasako Aintxalde baserrikoa da jatorriz, eta Pekotxetako Maestru baserrian 60 urte baino gehiago daramatzate hori ereiten, baita…

  • |

    KATALANBROTX, MARRAKUKUS ETA LUZAIDEKO GASTRONOMIA

    Sukaldean erakusten jarritako elikagai guztien artean, katalanbrotxa (frantseseko gateau à la broche hitzetik) nabarmentzen da. Sutondoan etzandako posizioan jarritako egurrezko kukurutxoetan prestatzen den bizkotxo bat da, eta kukurutxoari birak eman ahala orea geruzaz geruza gehitzen joaten zaio, astiro laberatzen doalarik. Prozesua orduetan errepikatzen da, dorre koniko bat eratzeraino. Oinarrizko osagai hauek ditu: arbeldola, arrautza eta…

  • Luzaide/Valcarlos: Lehena Bidean

    Penintsularako sarbidean erromesentzako zabalik den ate eta harrera-leku, Luzaide geldialdi pribilegiatu bat da bidean antzina-antzinatik. Gaur egun, Donibane Garaziren eta Orreagaren artean duen kokapen estrategikoari eta dituen zerbitzu ugariei esker, Luzaide giltzarri da Donejakue Bidean. Luzaide da erromesek muga gainditu ondoren Nafarroa Garaian aurkitzen duten lehen herria. Usadioz, Donejakue Bideak bi aldagai ditu, eta biak…

  • Bolant Ddantzak

    Luzaiden Bolant Eguna deiturikoa ospatzen da Pazko Egunean. Inauterietako konpartsa, dantzari eta pertsonai kopuru aldakor batez osatua dena, herriguneko kaletan zehar ibiltzen da dantzan, baita Pekotxeta eta Bentak auzoetan ere, eta Arnegira ere heltzen da. Jaiak pertsonai horietako batetik hartzen du izena: bolantak.Usadioz jai horren sustraiak Inauterietan izan arren, XX. mendean aldatu egin zen egunez,…