SUKALDEAREN ARIMA
Ezkaratza, sukaldearen arima. Burdinezko txapa lodi batek babesten du lurzorua. Eta, horren gainean, su-egurra jartzeko suburdinak. Hormari itsasita, burdinazko bigarren plaka forjatu batek zabaltzen du aurrean duen suaren beroa. Aurrealdea zedarrituz, burdinazko barra bat ikusten dugu, muturretan eraztun batzuekin. Kanpaiaren barruko langetari loturik, kanpai azpian ageri den laratz-kakoa dago isekita. Kakotx bat dauka, eta janariak…

