Mapak

Luzaide konexio kultural eta historikoaren gune izan da betidanik Europaren eta Iberiar Penintsularen artean. Toki pribilegiatu batean dago eta, horren harira, Pirineotako Galtzada Erromatarraren, legenda bihurtutako Orreagako Gatazkaren eta Donejakue Bidearen lekuko izan da.

Baina bere historia aberatsaz harago, gaur egun, bere baso eta aranen edertasun dotoreak eta bertako jendearen izaera abegitsu eta hurbilak presarik gabe, bizikletan nola oinez, bazterrik bazter ibiltzeko toki aproposa bihurtzen dute. Mapa honetan aurkituko dituzu horko bide garrantzitsuenak: Erromatar Galtzada, Donejakue Bidea —zehazki, Ibarreko Bidea, Haitzartekoa— eta Eurovelo 3 bizikletaz egiteko bidea, Norvegia penintsularekin lotu eta Konpostelaraino iristen den Bide Frantsesari jarraituz.

Bila ezazu maparen goiko ezkerraldean: ikono horrek zabaltzen du geruzen erlaitza, horiek piztu, itzali edo hauta ditzazun.

Eta barraren goiko eskuinaldeko beste honek, berriz, aukera horiek guztiak eta gehiago erakutsiko dizkizu pantaila osoa hartzen duen tamaina handiagoko mapa batean.


Beste esteka interesgarri batzuk:
Erromatar Galtzadari buruzko informazioa Luzaideko Udalaren webgunean /
Galtzada Artzibarren webgunean /