Luzaiden Bolant Eguna deiturikoa ospatzen da Pazko Egunean. Inauterietako konpartsa, dantzari eta pertsonai kopuru aldakor batez osatua dena, herriguneko kaletan zehar ibiltzen da dantzan, baita Pekotxeta eta Bentak auzoetan ere, eta Arnegira ere heltzen da. Jaiak pertsonai horietako batetik hartzen du izena: bolantak.
Usadioz jai horren sustraiak Inauterietan izan arren, XX. mendean aldatu egin zen egunez, eta Pazko Egunean ospatzen da 1970. urtetik.
Urteen joanarekin, pertsonai edo dantzarietako batzuk desagertzen joan dira, eta beste batzuk, berriz, garrantzi handiago hartzen joan dira, Bolantak, esaterako. 1967an emakumeek lehen aldiz hartu zuten parte Bolanta Egunean. Ordutik ohikoa bihurtu da festan murgilduta ikustea, askotariko dantzekin eta jantziak aldatuz.
Erakusketan azaltzen diren trajeak Anuntxi Mezdaza Luzaideko bizilagunak egin zituen.
JAIAREN FIGURA NAGUSIA
Bolanta
Konpartsaren amaieran desfilatzen dute, ohorezko tokian desfilatu ordez. Aipatu behar da erakusketan ikus daiteken kapela urte asko direla jada ez dela erabiltzen. Bolantek txapel gorri bat erabiltzen dute orain, Gorria pertsonaiak daraman bezalakoa, urrezko xingola batez eta punpunak deritzan artilezko bi borlaz apaindua.

- Neskatoa: Neskatoen jantzia aldatzen joan da urte batzuetatik bestera. Ikusten dugun bezala janzten dira orain, gerruntze berde edo granate bat dutela.
- Gorria: Egurrezko sablia daramate eskuan. Gorriak eta bandelariak dira taldearen barruan kategoria eta erantzukizun handiena dutenak.
- Makilaria: Eskuetan makila bat daramalako bereizten da, hatzartean dantzan darama eta tarteka airean gora botatzen du gero berriro heltzeko. Trebezia behar da hori egiteko, musikaren haria galdu gabe egin behar delako.
- Zapurra: Ez dute Martxan dantzatzen, ezta ere pausoa markatzen, oinez doaz sorbaldan aizkora bat dutela. Dantzarien eta jendearen artean jartzen dira erakustaldian, eta bueltak ematen eta ordenari eusten ibiltzen dira, aizkorarekin mehatxu eginez gehiegi aurreratzen denari.
- Zaldizkoa: Zaldi gainean doazen bi gazte dira. Haien egitekoa da segizioari bide ematea eta emakizunerako tokia egitea Zapurrekin batera. Zapurrak doaz segizioaren hasieran, eta Zaldizkoak jarraitzen die.
Erakusketan agertzen ez diren beste pertsonaia batzuk:
- Zidanteak: Emakume aurpegia eta jantziak daramatzaten hiru metroko altuerako bi panpina liraindu batzuk dira, eta Ziantepekoak deritzaten bi mutilek dantzatzen dituzte. Panpinak lurrean uzten dituztenean, Jauziek dantzatzen dute.
- Bandelariak: Bi dira eta bi bandera eramateaz arduratzen dira. Eskuin ilarakoak ikurriña darama eta ezker ilarakoak, berriz, Luzaideko Gazteriaren bandera.
- Atxetatupinak: Gazte horiek dira arratsaldeko azken jokoaren protagonistak. Arratsaldean bakarrik desfilatzen dute, jaiaren amaieran bakarrik aritzen direlako.
Pertsonaien aniztasunak, horien jantzi dotoreek eta dantzen edertasunak Luzaide ordezkatzen duten ikono bilakatzen dituzte.
Luzaideko Dantzak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasun Immateriala dira 2012tik Nafarroako Gobernuak 2012ko martxoaren 28an hartutako erabakiaren ondoren.

Juan Mari Pastor “Artzal”en Bolante baten marrazkia 
Bolantetan lehen aldiz desfilatu zuten emakumeen argazkia (1967). Agustin Valenciaren argazkia. 
Luzaideko plazako Makilaria baten argazkia. 
Ibañetako Bolantak (1970). Argazkia: Bordia etxea/Agustin Valencia.

