Erakusketa horrek ematen dio izena Zentroari. Renoko (Nevada, AEB) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko Xabier Irujoren lankidetzarekin burutu da, zeinak ikerketa berriak egin baititu duela gutxi Guduari buruz.
Karlomagnoren tropen atzegoardia Pirineotik igarotzean baskoiek garaitua izan zen Luzaideko sakanetan. Eraso hark oihartzun handia izan zuen eta Erdi Aroan ehundaka bider oroitua izan zen. Harrezkeroztik, Europa osoan ezagunak dira gertakizun hari buruzko legendak eta mitoak, Chanson de Roland [Errolanen kanta] famatua, kasu. Eta gaurko egunez oraindik ere halaxe izaten jarraitzen du azterlanen, liburuen, filmen edo komikien bidez.
Luzaidek erakusketa zentro hau du orain, bisitariari azaltzeko 778. urtean gertatu zenari buruzko azken ikerketak, zeharo berria eta aitzindaria den erakusketa baten bidez. Horiek, gainerako edukiak bezala, xehetasun gehiagoz ezagutu ahalko dituzue gure Bisita Birtual.
Nabarmentzen diren edukietako batzuk azaltzen ditugu hemen:

