Luzaide konexio kultural eta historikoaren gune izan da betidanik Europaren eta Iberiar Penintsularen artean. Toki pribilegiatu batean dago eta, horren harira, Pirineotako Galtzada Erromatarraren, legenda bihurtutako Orreagako Gatazkaren eta Donejakue Bidearen lekuko izan da.

Bisita birtual honen bidez, Luzaideko Udalak «778. Orreagako Gatazka Erakusketa Zentro eta Informazio Gunea» eman nahi du ezagutzera.  Karlomagnoren armadak jasan zuen porrot historikoari buruz dakigun guztia denboraren zirrikitutik arakatzeko aukera emango digun espazio bat da. Gertakizun hark sortu zuen Chanson de Roland ezaguna [Errolanen kantua].

Zentroa, ordea, ez da horretara mugatzen. Lurralde honetako ondare historiko eta etnografiko aberatsa ezagutzeko ere tokirik onena bada, inolako zalantzarik gabe.

Orreagako Gudua

«Baskoiek, mendi puntan segada jarrita, goietatik zintzilika, sakanera bultzatu zuten martxari amaiera emanez hatua zainduz zihoan zutabea. Hala, gizonek beherago zegoen haranera jo zuten, eta borrokatu eta azkenekoraino hil zituzten».

Eghinardo, Vita Karoli Magni

Bolant Ddantzak

Luzaideko dantzak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasun Ez-materiala dira 2012tik. Dantzen edertasunak eta horietako askotariko pertsonaiek eta jantzi apainek gure ikonorik adierazgarriena eratzen dute.
Ezagutu nahi dituzu?

Ikusi gure sukalde tradizionala.

Objektu horiek araneko etxean erabiliak izan ziren urte askotan, urte luzez. Batez ere, emakumeek. Aranzadi Zientzia Elkarteareni, eta objektuak utzi izan dituzten bizilagunei esker, Luzaideko ondare etnografiko tradizional aberatsa ikusteko moduan gaude gaur.