Sukaldean ikusten ditugun beira eta koadroetan Luzaideko bizitza eta inguruetako berezitasunak erakusten dituzten hainbat objektu eta estanpa aurkituko ditugu. Herri osoarentzat kuttunak diren edo izan diren tokiak eta ohiturak erakutsi nahi dira horien bidez.
Luzaidek 460 biztanleko populazioa du eta 4.470 hektareako azalera du. 8 auzo nagusi edo herrigune ditu: Aitzurre, Azoleta, Bixkar, Elizaldea, Gaindola, Gainekoleta, Pekotxeta, Bentak edo Pertole. Auzo horietako hainbat bazter ikus ditzakegu irudietan.
Euskara
Herriak hainbat eragin jaso izan ditu historian zehar, beste hainbat arrazoirengatik. Bere kokapena da nagusienetakoa: Pirineoen oinean, aran estu eta malkartsu batean, Nafarroa Beherearekin muga eginez, Iruñeatik 64 kilometrora eta Pirinioetako bi aldeak elkartzen dituen bide batek, Donejakue Bidea ere denak, zeharkatua.
Horrenbestez, herriak behenafarroetako eta Pirinioetako eraginak jaso izan ditu, eta bizirik daude oraindik bere euskaran eta bere inauterietan. Luzaideko euskara Garaziko euskalki behenafartarraren barruan sailkatzen da.
Euskaraz idatzitako liburu erlijiosoak ikus ditzakegu bitrinan.

Erlijioa eta eliza.
Erlijio katolikoa oso garrantzitsua izan da, tradizioz, inguruko herri guztietan. Hori dela eta, sinesmen erlijiosoei eskainitako pieza batzuk aurkitzen ditugu espazio honetan.
Deigarriena, ziurrenik, bitrinaren azpian aurkitzen dugun harria da. Herriko eliza zaharraren harri bat da. Tenplu zaharra erabat suntsitua izan zen 1794. urtean, Konbentzio Gerran, frantziar armadak herriari su eman eta arpilatua izan zenean.
Eliza berri bat eraiki zen handik urte batzuetara, 1799. eta 1802. urteen bitartean Jose Poudez arkitektoaren eskutik. Arkitekto horrek eraiki zuen, hain zuzen, Orreagako Ospitalea ere.
Enrique Zubiri Gortari “Manezaundi”.
Margolari eta idazle hori Luzaiden jaio zen 1867an eta Iruñean hil zen 1943an.
Donibane Garazin eta Parisen ikasi zuen. Marrazkilari bikaina izaki, oso ezaguna egin zen urte askoan Iruñeko Udalaren erretratugile ofiziala izan zelako.
Luzaiden daude haren obretako bi, bata “Luzaide” izenekoa, areto honetan isekita ikusten duguna, eta bestea San Joan Bataitzailearen gorputz osoko argazki bat.


Artzainak Estatu Batuetan.
Euskal Herriaren historian, ohitura oso zabaldua izan da aran guztietako jendea Ameriketako Estatu Batuetara joatea artzain lanetara. Ohitura hori oso zabalduta egon zen Pirinioetako bazter hauetan ere.
Hainbeste jende joan zen, ezen Luzaideko elizak urtero aldizkari bat ateratzea erabaki baitzuen Estatu Batuetan etorkin edo bizilagun ziren herritarrentzat. Aldizkariak LUZAIDE zuen izena. Bertan agertzen ziren laburturik herriko gertaerak, eta egutegi bat zeraman barruan.
Bitrinan ikusi ditzakegu aldizkari horietako bat, 1963ko egutegi bat eta luzaidetar artzainen Nevadako argazki bat.
Luis Lerchundi.
Luis Lertxundi artista Bilbon jaio zen 1888an. Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen eta Madrileko arkitektura estudio batean jardun zuen urte batzuetan lanean, azkenean Bilbora itzultzeko. Bilbon, berriz, Delclaux y Cía enpresan hasi zen lanean, beirak eta metalak merkaturatzen zituen lantokian, beira artistikoen tailer txiki bat zuena.
Areto honetan ikusi ditzakegu haren bost marrazketa, horietako lau zuri-beltzean, 1963ko egutegirako, eta Luzaideko usategi bat ere bai oleoan. Bera izan zen Satrustegik Luzaideri buruz egindako lan batzuen ilustratzailea, hura oporretan denbora luzez egoten baitzen herrian.


Luzaideren aspaldiko ikuspegia 
Luis Lertxundik egindako Luzaideren marrazkia, 1963ko egutegian argitaratu zena 
Luis Lertxundik egindako Luzaideren marrazkia, 1963ko egutegian argitaratu zena 
Luis Lertxundik egindako Luzaideren marrazkia, 1963ko egutegian argitaratu zena 
Luzaideren ikuspegia elizaren dorre zaharrarekin 
Pedro Echapare de casa Cossin en Gañekoleta, vestido con los tradicionales eskalapinak (zapatos de madera) y galtxamotxak (polainas de lana).

