Sukaldean erakusten jarritako elikagai guztien artean, katalanbrotxa (frantseseko gateau à la broche hitzetik) nabarmentzen da. Sutondoan etzandako posizioan jarritako egurrezko kukurutxoetan prestatzen den bizkotxo bat da, eta kukurutxoari birak eman ahala orea geruzaz geruza gehitzen joaten zaio, astiro laberatzen doalarik. Prozesua orduetan errepikatzen da, dorre koniko bat eratzeraino. Oinarrizko osagai hauek ditu: arbeldola, arrautza eta azukrea. Pinaziez apaindurik doa, eta sagar bat darama gainean. Garai batean, ezkontza guztietan egoten zen.

Ezazu galdu bideo hau, usadiozko prestaketaren prozesua xehetasunez ikusi dezakezu bertan.
Marrakukuak dira sutako txapan ikusten ditugun bola hori horiek. Sutan aurregositako talo fin bat egiten zen lehenik, gero behi-gazta freskoaren zati bat gehitzen zaio, eta taloa bildu egiten da bola bat eginez. Gero, berriz, sutan jartzen zen berriro, gazta urtzeraino. Gañekoletako Cossin etxeko ahizpek ondo gogoan dituzte amak tximiniko txapan ilaran jarrita prestatzen zizkieten marrakukuak: “izugarri goxoak ziren”.
Inauteri (ihaateri) garaian krepak eta kauserak egiten dira. Mahaian ikusten ditugun krepak (frantseseko ‘crepe’ hitzetik) arrautzarekin, esnearekin eta irin piska batekin egiten dira. Filma mehe bat eratzen da tenperan sartagin hondoan, eta bere baitan biltzen da, edo barruan krema duela. Azukrea botata jaten da.
Kauserak dira mahaian ikusten ditugun kruxpetak. Askotarikoak dira, osagai aromatikoen eta gozogilearen eskuaren arabera. Askok ez dute itxaroten inauteriak heldu arte, eta urtarrilean dagoeneko hasten dira horiek prestatzen.
Santiotan erroskilek ez dute huts egiten, ohikoak dira Luzaiden. Horiek ere mahai tolesgarrian erakusten dira.

