HISTORIAZ BETERIKO TRESNAK

Erakusketa honetako tresnak Luzaiden erabili ziren denbora luzez. Azken urteetan etxe eta ganerretan egon dira altxatuak erabili gabe. Orain Luzaideko jendeak erakusketa honetarako utzi dituzte.

Hori dela eta, Luzaideko herriak bere auzoei eskerrak eman nahi dizkie tresna etnografikoak eskaintzeagatik eta horiei buruzko informazioa emateagatik.

Sukaldeko lanak emakumeen kontua izan ziren denbora luzez. Horregatik, diorama honek etxeko horren txoko berezian ezin konta ahala urtez lan egin izan duten eta zaindu izan duten emakume guztiak oroitu eta omendu nahi ditu. Eta, jakina, baita gaurko egunean hori egiten jarraitzen duten emakumeak ere.

Era berean eskerrak eman nahi dizkio Aranzadi Zientzia Elkarteari objektu etnografikoak ikertu eta identifikatzeko balio izan duen Luzaideko Antropologia Kulturala eta Etnografia ikastaroa 2018 antolatzeagatik. Eta, gainera, Fermin Leizaola Ondare Materialean etnografo aditu eta Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografiako Sailaren zuzendari denaren laguntza ordainezina jaso izan du.

Orain, erakusketa paregabe honetako elementu bakoitza ikusmiratu nahi baduzu, gure bisita birtualera sartzera gonbidatzen zaitugu.