Karlomagno enperadoreak marca hispánica deritzon unitate administratibo militarizatu bat sortu nahi du Pirinioen hegoaldean, bere erreinuaren menpe egongo dena. Marka horrek erreinu frankoaren hegoaldeko muga baskoi eta islamiarren aurka babesteko balioko dio. Horretarako 778 urtean ejerzitu handi bat prestatu du bi legiones impeditaserekin: 20.000 pertsona inguru eta 1.600 animaliaz garraiat uriko 800 gurdirekin.
Gauzak horrela, frankoen ejerzitoa Saraqustara (Zaragoza) abiatuko da bere legioekin. Hiriko ateen aurrean daudela, Hussain ibn Yahya al-Ansari, Saraqustako gobernadoreak aurretik adostutako hitza jan eta Karlomagnori hiriko ateak ez irekitzea erabakiko du. Karlomagnok marca hispánica sortzeko planak porrot eginda, Pampelunaruntz (Iruña) abiatu eta bere erreinura itzultzeko erabakia hartuko du. Bidean, baskoien hiriko harresiak suntsitzeko agindua emango du “frankoen kontra matxinatu ez daitezen“. Pasarte horren ondoren, entzutezua izan zen gudua gertatuko da:
- 778ko abuztuaren 11a. Karlomagno eta bere tropak Pampelunaetik bere lurralderuntz abiatuko dira.
- 778ko abuztuaren 14a. Lau eguneko martxa luzearen ondoren, Errozabalau lautadan jarriko dute kanpamendua frankoek (egungo Orreagatik gertu).
- 778ko abuztuaren 15a. Frankoek kanpamendua altxa eta Donibane Garazirantz abiatuko dira Luzaidetik barna.
- Egun horretan, baskoiak mendikopagadietan ezkutatuko dira. Luzaideko bideko malda bazterretan kokatuta ibañetatik datorren frankoen ejerzitua itxarongo dute. Ejerzituko abanguardia pasatzen utzita, erdiko atala erasotuko dute.
Eginardok, Karlomagno enperadorearen biografo eta idazleak, Vita Karoli Magni liburuan deskribatuko du nola baskoiek ustekabean hartu zituzten tropa karolingiarrak, literalki ejerzitua gainera bota zirelarik eta aurrez aurreko borrokan. Antza, baskoiek abantailak zituzten guda zelaietan haien kokapenagatik eta jantzi eta arma arinengatik.
Saxoi olerkariak dio Annales de gestis Caroli magni imperatoris libri quinque liburuan baskoiek “nahasmen handia sortu zutela ejerzito osoan”. Iturriek diote frankoak bailaraeren behealdera bultzatu zituztela eta baskoiek azken soldadua ere akabatu zutela.
Karlomagno enperadoreak ziztu bizian egingo du ihes Luzaidetik behera, bere soldatuak eta hildakoak atzean utzita. Inoiz ez da Baskoniara bueltatuko eta porrot horri buruz ez da idatziko enperadorea bizi den bitartean.


