Luzaideko Erakusketa Zentroaren webgune berria

Luzaideko Udalak, sustatzen duen web berri honekin gauzatzen da “ORREAGAKO GATAZKA: 778 LUZAIDE ERAKUSKETA ZENTRORAKO BISITA BIRTUALA EGITASMOA”, Helmugetan Turismo Jasangarritasunerako Ezohiko Programa 2021-2023 planaren barruan zena eta Cederna Garalur Elkarteari “Pirineo” helmugako Turismo Jasangarritasunerako Plana egikaritzeko emandako diru-laguntza zuena, Europar Batasunaren Next Generation EU berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren barruan.

Luzaideren ondare historiko eta etnografikoari balioa emateko xedez sortu izan da, eta baita lurralde honek Europaren eta Iberiar Penintsularen arteko lotura kultural eta historikorako betetzen duen egikizuna ere.

Horrenbestez, espazio digitalizatu honetan jasotzen da Orreagako Gatazkaren Luzaideko Erakusketa Zentroaren eduki osoa, turista, txangolari, erromes, ziklista zein historia eta etnografiaren aditu edo zaleentzat eskura jarrita. Era horretan, erabilgarri dago urteko edozein garaitan, Zentrorako bisita urtaroaren mende egoteari utziz, urtero udaberri eta udako sasoietan bakarrik egoten baita zabalik.

Zuen gogoko izango dela espero dugu.