ERROLANEN MONUMENTUA

Hainbestea izan zen guduaren sona ezen une luzez mantendu izan dela. 1934. urtean esaterako, Errolanen Kantuaren aurkikuntzaren urteunean (1834), Ibañetako lepoan monumentu bat eraiki zen Nafarroako Diputazioak bultzatua. Bere garaian Monumento a la Paz de los Pirineos izan zen deitua, baina beste izen batzuekin ere ezagutu da, Monumento a Roldán bezala adibidez, Errolanek bertan zuen protagonismoagatik.

Proiektua Victoriano Juastisti Sagartzazu artistak, Jose Maria Iñigo eskultoreak eta Vidal Erice kanpailariak exekutatu zuten. Arku handi batek osatzen zuen, goialdean Karlomagnoren arrano inperialaren burdinazko eskultura batekin. Alboetan bi estela zituen, bata areto honetan ikusgai dagoena. Arkuaren azpian aldare bat zegoen, Errolanen figura ageri zuen brontzezko lauda batekin. Arkutik zintzilik, brontzezko kanpai bat.

1937ko urtarrilaren 25ean, inauguratu eta bi urteren buruan ekaitz gogor batek arkua bota zuen. 1938an berreraiki bazen ere, arrazoi berdinengatik jausi zen eta ez zen berriz ere berreraiki.

Urte batzuk geroago, Nafarroako Diputazioak Ibañetako lepoaren atontze lanak bultzatu zituen, lehenik San Salvador ermitaren zaharberritzearekin 1965ean, eta bigarrenik, Errolanen Monumentua eraikitza 1967an, Candido Ayestararen diseinu berriarekin.

1978 urtean beste monumentu berri bat kokatu zen Orreagako Kolegiataren lorategian. Monumentua kareharrizko harritzar handi bat da, brontzezko friso batekin non Lizarrako Errege Jauregiko kapitelako irudiak ageri diren.