Galerioren Miliario Erromatarra

Miliario hau 2014 urtean berreskuratu zen Ibañetan Aranzadi Zientzia Elkarteak eta erromatar galtzada zeharkatzen duen inguruko udalerriek bultzatutako ikerketa arkeologikoen baitan.

Miliarioa apurtuta ageri da, kontserbatzen den zatia erdigunekoa izanik. Triasoko hareharriz egina dago, eta kareharrizko beste miliario baten alboan aurkitu zen, azken hau epigrafiaren baina atributzorik gabe. J.M. Martínez Txoperena ikerlariaren esanetan, idatzia letra kapital rustiko ez oso zainduz idatzia dago.

Nahiz eta osorik kontserbatzen diren lerroak 4 izan, Galerio Valerio Maximiano Iunior enperadoreari eskainitako testua duela jakin ahal izan da.

(Valerio Maximiano junior errukitsu eta alaia)