Eguzkiari eskainitako aldare erromatarra

1953 urtean Luis Vázquez de Parga ikerlariak erromatar garaiko ara edo aldare bat aurkitu zuen Ibañetan. Hori izan zen inguru honetako erromatar-kuntza aditzera eman zuen lehenengo aztarna fisikotakoa. Idatzian honakoa irakur daiteke:

Soli […]
n […]

Jatorrian Soli [inv(icto)] edo Soli [aug(usto)] idatzia zuela uste da. Hala ere, seguru esan dezakegu eguzkiaren gurtzarekin lotutako aldarea zela.

Bitxikeri modura aipatu behar da urte gutxi arte Luzaideko bizilagunek eguzkia gurtzeko hainbat otoitz errepikatzen zituztela eta hauek Jesús María Satrustegi eta José Gonzalo Zulaika “Aita Donostia” euskararen ikerlariek jaso zituztela. Horrela diote otoitzek:

Adio iruzki saindia, bibar artio
O Iruzki saindia, emakiguzu illeko ta biziko argia